2018(e)ko martxoaren 28(a), asteazkena

Bitarteak

Bi noten arteko altuera-aldeari eta, beraz, entonazio-aldeari esaten zaio. Bitarte horiek bigarren, hirugarren, laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailakoak izan daitezke. Ezagutzen ditugu tonua eta tonuerdia, beraz, ikus dezagun adibidez, hirudun bat zer den. Erraza da!
bitarteak
Do eta Mi noten arteko bitarteak hirudun izena hartzen du, izan ere eskalako hiru nota hartzen ditu. Do eta Sol artean, berriz, bostuna dago, eskalako bost nota hartzen dituelako.
Eskala musikala egituratzeko orduan garrantzitsuenak dira, sinpletasunaren eta inportantziaren arabera:

Zortziduna: pianoko zortzi tekla zuriren saltoari dagokio. Bere frekuentzia bikoitza da.

Bostuna: bost tekla zuriren saltoari dagokio. Hasierako soinuarekin alderatua, hiru-erdiko frekuentzia du.

Lauduna: lau tekla zurien saltoari dagokio. Hasierako soinuarekin alderatua, lau-erdiko frekuentzia du.
Arestian esan digu bitarte batek bi soinu dituela. Lehenaren altuera bigarrena baino grabeagoa bada, bitartea goranzkoa da. Bestela beheranzkoa da. Soinubakar esaten zaie izen eta soinu bereko bi notei, bien artean bitarterik ez badago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina